Ezagutu zure maila
Mailak
HABEren curriculumak 6 mailatan banatzen du euskara ikasteko prozesua, Europako Erreferentzia Markoarekin bat. Euskaltegiko eskaintza kurrikularra ere maila horietan banatuta dago.
Oinarrizko erabiltzailea
A1
Hauxe izango da euskaraz ikasteko lehen pausoa. Amaitutakoan, gai izango zara:
- Eguneroko harremanetan beharrezkoak diren hitzak, galderak eta esaldi sinpleak ulertzeko.
- Eguneroko zure oinarrizko behar komunikatiboei erantzuteko, labur bada ere.
- Testu laburrak ulertzeko.
- Mezu eta testu laburrak idazteko (zerrendak, inprimakiak, ohar laburrak...).
A2
Maila hau lortuz gero, oinarrizko erabiltzailea izango zara. Gai izango zara:
- Zure mailako solaskideen arteko elkarrizketak eta jarraibideak ulertzeko eta gai ezagunei buruzko azalpenak ulertzeko (familia, erosketak, bizitokia...).
- Egoera ezagunetan informazio-truke erraz eta arruntetan moldatzeko, gauzen eta pertsonen deskribapenak egiteko, eta ekintza eta egitarauei buruzko azalpen errazak eta iritziak emateko.
- Eguneroko bizitzarekin lotutako testu labur eta errazetan egoera, testuinguru, formatu eta ezagutza orokorrean oinarrituz, komunikazio-asmoa, atzemateko.
- Lagunei, senideei, ikaskideei edo lankideei ohar eta mezu laburrak nahiz postalak, izandako esperientzien kontakizun laburrak eta pertsonen deskribapenak idazteko.
Erabiltzaile aurreratua
B1
Maila hau lortuz gero, erabiltzaile independentea izango zara. Gai izango zara:
- Testuinguru ezagunetan (eskola, aisia, lana…) eta erregistro estandarrean egindako gertaeren kontaketak, azalpenak, deskribapenak, instrukzioak eta elkarrizketak ulertzeko.
- Maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko, gertaeren eta bizipenen kontaketa laburrak egiteko eta zure iritzia labur baina eraginkor adierazteko.
- Kronikak, artikulu laburrak, deskribapenak eta argibideak ulertzeko.
- Zure esperientziak idatziz deskribatzeko, gertaerak kontatzeko eta azalpenak emateko.
B2
Maila hau lortuz gero, erabiltzaile aurreratua izango zara. Gai izango zara:
- Aurrez aurre nahiz komunikabideetan, hizkera estandarrean egindako elkarrizketak, azalpenak eta abar ulertzeko.
- Lagunarteko elkarreragin arruntean jariotasunez aritzeko eta ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egiteko.
- Testu gehienak ulertzeko.
- Zure arloko gaiei buruzko testu argi eta ongi egituratuak idazteko.
Erabiltzaile aditua
C1
Maila hau lortuz gero, erabiltzaile gaitua izango zara. Gai izango zara:
- Lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak eta abar ulertzeko. Baita inguruko herri-hizkeran sortutako asko ere.
- Lagunarteko elkarreraginean jariotasunez eta zehatz jarduteko, eta, era berean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak zehaztasunez eta eraginkortasunez adierazteko.
- Testu luze eta konplexuak ulertzeko, artikulu espezializatu eta argibide tekniko luzeak ulertzeko.
- Ongi egituratutako testu argi eta zehatzak idazteko eta zure ikuspuntua luze eta zabal adierazteko.
C2
Maila hau lortuz gero, erabiltzaile aditua izango zara. Gai izango zara:
- Euskara batuan norbere espezialitateko nahiz gai orokorreko testuak ulertzeko, bai aurrez aurre, baita hedabideetan entzundakoa ere. Euskalkietako berbaldia ere ulertuko duzu.
- Edozein egoera eta esparrutan, norbere espezialitateko nahiz alor orokorreko ezagutzen inguruan, elkarrizketa batean parte hartzeko, iritziak eta azalpenak emanez eta eztabaidatuz. Era berean, gai izango zara hitzaldiak eman eta mahai-inguru eta abarretan parte hartzeko.
- Euskara batuan zein tokian tokiko euskalkian idatziriko kultura-maila goreneko testuek eta bere arloko testu espezializatuek emandako informazioa jasotzeko.
- Era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko.