Eskaintza eta izen-ematea
Eskaintza eta izen-ematea
Izen-ematea
Ikasleak
- Matrikula orria bete, sinatu eta euskaltegira ekarri edo posta elektronikoz bidali.
Eskaintza
Eskaintza zabala dugu bai ordutegi aldetik, bai maila aldetik edota helburuen aldetik. Eskolak ditugu goizean, eguerdian, arratsaldean edo gauean. Txandaka bazabiltza ere, aukera izango duzu goiz ala arratsalde edo gau ibiltzeko, baldin eta zure mailako taldea badago bi ordutegietan.
Maila guztiak ditugu, hasi ezer ez dakitenentzako taldeetatik eta C1 atera nahi dutenentzako taldeetaraino. Zure helburua titulua ateratzea ez bada, ordea, baditugu horretarako taldeak ere, astean ordu gutxiago ematen dituztenak.
Euskaltegira etortzeko arazoak badituzu eta, nahiago bazenu etxetik aritu libre dituzun tarteak baliatuz, horretarako aukera ere eskaintzen dizugu autoikaskuntza bidez.