Eskaintza
Eskaintza
Eskaintza zabala dugu bai ordutegi aldetik, bai maila aldetik edota helburuen aldetik. Eskolak ditugu goizean, eguerdian, arratsaldean edo gauean. Txandaka bazabiltza ere, aukera izango duzu goiz ala arratsalde edo gau ibiltzeko, baldin eta zure mailako taldea badago bi ordutegietan.
Maila guztiak ditugu, hasi ezer ez dakitenentzako taldeetatik eta C1 atera nahi dutenentzako taldeetaraino. Zure helburua titulua ateratzea ez bada, ordea, baditugu horretarako taldeak ere, astean ordu gutxiago ematen dituztenak.
Euskaltegira etortzeko arazoak badituzu eta, nahiago bazenu etxetik aritu libre dituzun tarteak baliatuz, horretarako aukera ere eskaintzen dizugu autoikaskuntza bidez.
Aurrez aurre
Astelehenetik ostegunera dira eskolak.
Taldean lan egingo duzu eta ordu erdiko tutoretzak ere izango dituzu bakarka.
Lan txandak direla-eta, lan-bidaiak, seme-alabak... egunero ezin bazara etorri, lasai, material guztia CLASSROOM-en izango duzu, edozein gailutatik (ordenagailua, tableta, eskukoa...) eskuragarri.
Horretaz gain, egunero jasoko duzu zure emailean irakaslearen mezu bat jakiteko egun horretan egin beharreko oinarrizkoena zer den.
Horrela:
- Ez duzu eskolako erritmoa galduko eta eskolara itzultzen zarenean ez zara galduta sentituko.
- Zure helburuak (titulua...) ezarritako epeetan bete ahal izango dituzu, erritmoa galdu gabe.
Online: autoikaskuntza
Euskara ikasi nahi duzu familiarekin hitz egiteko, lagunekin, lantokian erabiltzeko, tituluren bat ateratzeko... baina ez daukazu denborarik euskaltegira ordutegi jakin batean etortzeko.
Etxetik ikasi nahi zenuke, baina irakasle baten laguntza nahi eta behar duzu. Hauxe da zure ikastaroa.