Berriak
Atzealdea Mintzodromoa azaroaren 29an
2023·11·13
Hernaniko Udal Euskaltegiak 2023an ere Mintzodromoa antolatuko du; aurten azaroaren 29an, ohi bezala, Euskararen Egunaren inguruan. Izena emateko epea azaroaren 13tik 24ra izango da.
Zortzigarren edizioa izango dugu aurtengoa. Joan den urtean, esate baterako, 60 pertsona inguru elkartu ginen Biteri Kultur Etxeko areto nagusian, giro ederrean euskaraz hitz egiten mahai baten bueltan: euskara ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak....euskaldun zaharrak dinamizatzaile eta laguntzaile zituztela.
Une atsegin bat pasatzeaz gain, honako helburu hauek ditu Mintzodroak: euskara ikasten ari direnak euskaraz egitea animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskara gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea. Azken batean, elkarrekin euskaraz aritzea.
Aurten aldaketa bat dugu: lehen aldiz Milagrosa kaperan elkartuko gara, udal euskaltegiaren pare-parean. Saio bakarra egingo da, 10:00etatik 11:00etara. Euskara ikasten ari bazara edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko; egunerokoan euskaraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea.
Izena emateko Hernaniko Udal Euskaltegiko 943 33 18 96 telefonora deitu (09:30etik 14:00etara) edo euskaltegi@hernani.eus helbidera idatziz