Berriak
Atzealdea Mintzodromoa 2023
2023·12·01
Parte-hartze polita eta giro ezin hobea Mintzodromoan
Azaroaren 29an Mintzodromoa egin dugu. Lehen aldiz, Milagrosa eraikinean elkartu gara “mingaina astindu eta euskaraz hitz eginez, une atsegin bat pasatzeko asmoz”. Bertan, 120 bat lagun elkartu gara: udal euskaltegiko ikasleez gain, AEK euskaltegikoak, Institutukoak eta Lanbide Heziketakoak; baita herritar batzuk ere. Aurkezle lanetan Malores Etxeberria izan dugu.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan parte hartu duzuen guztioi. 2024an berriro bertan elkartuko garelakoan, segi dezagun euskaraz.