Berriak

Atzealdea Idazmen azterketarako laguntza udal euskaltegian

Idazmen azterketarako laguntza irailaren 28an

2023·09·20


HABEren bigarren deialdiko B1, B2 edo C1 mailako idatzizko azterketara aurkezteko asmotan zabiltza? Hala bada, irailaren 28an, 10:00etatik 12:00etarako eta 18:30etik 20:30erako tarteetan, gonbidatuta zaude udal euskaltegira. Bertan, hainbat aholku emango dizkizugu B1, B2 edo C1 mailako idatziko azterketa ondo egiteko.

Edonorentzat, DOAN!

Anima zaitez, bertan izango gaituzu eta!