Berriak

Atzealdea Matrikula epea zabalik udal euskaltegian

Matrikula epea zabalik

2025·01·07


Udal euskaltegiak jakinarazi nahi dizue urtarrilean matrikula irekita dagoela, martxan dauden taldeetan sartzeko.

Mailak eta moduluak

- mailak: A1, A2, B1, B2 eta C1

- Moduluak: aurrez aurre

Ordutegiak

- Goizean: 09:15 - 11:45

- Arratsaldean: 16:00 - 18:30

- Ilunabarrean: 18:30 - 21:00

Dirulaguntzak Hernanin erroldatuta daudenentzat

Zenbat:

- Matrikularen % 90 langabetuentzat, ikasleentzat, erretiratuentzat edo dibertsitate funtzionalen bat dutenentzat.

- Matrikularen % 70 gainerako guztientzat.

Noiz jasoko da:

- 2025eko uztailean.

Harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 943 33 18 96. Helbidea: Karobieta auzoa, 63 (anbulatorio zaharra). E-mail: euskaltegi@hernani.eus