Berriak
Atzealdea Mintzodromoa azaroaren 28an
2024·11·11
Hernaniko Udal Euskaltegiak 2024an ere Mintzodromoa antolatuko du, aurten azaroaren 28an, ohi bezala, Euskararen Egunaren inguruan. Izena emateko epea azaroaren 11tik 22ra izango da.
Bederatzigarren edizioa izango dugu aurtengoa. Joan den urtean, 120 pertsona inguru elkartu ginen Milagrosa eraikinean, giro ederrean euskaraz hitz egiten mahai baten bueltan: euskara ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak.... euskaldun zaharrak dinamizatzaile eta laguntzaile zituztela.
Une atsegin bat pasatzeaz gain, honako helburu hauek ditu Mintxodromoak: euskara ikasten ari direnak euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskara gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea.... Azken batean, elkarrekin euskaraz aritzea.
Saio bakarra egingo da, 10:00etatik 11:etara. Euskara ikasten ari bazara edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu ere animatu, oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea.
Izena emateko Hernaniko Udal Euskaltegiko 943 33 18 96 telefonora deitu (09:30etik 14:00etara) edo euskaltegi@hernani.eus helbidera idatzi.