Berriak
Atzealdea Matrikula epea zabalik udal euskaltegian
2026·01·07

Udal euskaltegiak jakinarazi nahi dizue urtarrilean matrikula irekita dagoela, martxan dauden taldeetan hasteko.
Mailak eta moduluak
- Mailak: A1, A2, B1, B2 eta C1
- Moduluak: Aurrez aurre
Ordutegiak
- Goizean: 09:15 – 11:45 (A1, A2, B1 eta B2 mailak)
- Arratsaldean: 16:00 – 18:30 (C1 maila)
- Ilunabarrean: 17:30 – 20:00 (A1 eta B1 mailak)
Udalaren dirulaguntzak Hernanin erroldatuta daudenentzat
Zenbat:
- Matrikularen % 90 langabetuentzat, ikasleentzat, erretiratuentzat edo aniztasun funtzionalen bat dutenentzat.
- Matrikularen % 70 gainerako guztientzat.
Noiz jasoko da:
- 2026ko uztailean.
HABEren dirulaguntzak
Mailak:
- A1 eta A2
- C1, 16-18 urtekoak.
Noiz jasoko da:
- Matrikula egitean.
Harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 943 33 18 96. Helbidea: Karobieta auzoa, 63 (anbulatorio zaharra). E-mail: euskaltegi@hernani.eus