Noticias
Atrás Mintzodromoa 2025
Abenduaren 2an Mintzodromoa egin dugu Biteri Kultur Etxean.
02·12·2025

Abenduaren 2an Mintzodromoa egin dugu Biteri Kultur Etxean. Bertan, 80 lagun inguru elkartu gara euskaraz hitz egiteko, eta oso une atsegina pasatu dugu denok elkarrekin: AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak, institutukoak eta lanbide heziketakoak; baita herritar batzuk ere.
Eskerrik asko bertan parte hartu duzuen guztioi, eta datorren urtean berriro elkarrekin izango garelakoan, segi dezagun mingaina euskaraz astintzen.